Gazteentzako diru-laguntza, alokairua ordaindu dezaten

Anboto 2014ko ira. 11a, 14:13

Gazteei alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzeko diru-laguntza emango du aurten ere Iurretako Udalak. Iurretan erroldatutako 18 eta 35 urte arteko herritarrek eskatu dezakete laguntza hori. Eskaria egiteko epea laster hasiko da; urriaren 1etik 31ra aurkeztu ahalko dira eskabideak.


Etxebizitza Iurretan bertan duten gazteentzako laguntza da. Udalak 6.000 euro gorde ditu alokairuak ordaintzen laguntzeko, eta alokairu osoaren erdia ordaintzeko izango litzateke laguntza. Gehienez, hilabete bakoitzeko 250 euroko diru-laguntza emango dio udalak eskaera egiten duen gazte bakoitzari.

Eskabideak egiteko
Iaz hiru gaztek eskuratu zuten alokairuak ordaintzeko laguntza. Eskabideak egiteko oinarriak udaletxean bertan eta www.iurreta.net udalaren webgunean aurki daitezke. Kontuan hartzen dituzten baldintzen artean daude, besteak beste, eskatzailearen diru-sarrera kopurua eta alokairu kontratuaren epea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!