Jaien azken egunean, urriaren 5ean izango da azoka eguna. Iaz 32 postu egon ziren azokan, eta aurten 30 eta 40 artean egongo direla kalkulatu dute. Stand kopurua mugatua dela azaldu dute, eta, kopuru jakin batetik gora aurkezten badira, nork parte hartuko duen antolatzaileek erabakiko dutela. Parte hartzeko baldintza nagusia erakusten eta saltzen diren produktuen egile edo artisau izatea da.
Postu onenaren lehiaketa
Aurten ere azokako standen artean ikusgarrienak sarituko dituzte. Posturik onenak 100 euroko saria edukiko du, bigarrenak 75 eurokoa, eta hirugarrenak 50 eurokoa. Epaimahaia azokako antolatzaileek osatuko dute: Iurretako Udaleko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta BBK-ko ordezkariek.