Abenduan aldatuko dute lekuz Belakortu zerrategia

Anboto 2014ko uztailaren 7a

Lur horietan 64 etxebizitzako bloke bi eraikitzeko egitasmoa dago, baina epe luzera begirako proiektua dela azaldu du Iñaki Totorikaguena alkateak: "Testuinguru ekonomikoa aldatzen denean eta enpresa etxegileek interesa dutenean". Ordurako etxebizitzetarako lurrak prest utziko dituzte.

 

Osoko bilkuran onartu dute zerrategia lekuz aldatzeko prozesura 450.000 euro bideratzeko diru atala. Diru horrekin ordainduko dira aktibitatea tokiz aldatzeko kalteordaina, zerrategia bera botatzea eta esleipen soberakinak. Bideondoko lur horien % 44 Iurretako Udalarena da, eta 450.000 euro horiek aurreratu egingo ditu udalak, gero beste jabeengandik % 56 kobratzeko.

Zerrategia, beraz, abenduan hasiko dira botatzen, enpresa Bideondotik Goiuriako errepide albora eroateko. Urtea amaitzerako lursaila hutsik egon beharko da. Orduan hasiko du udalak birpartzelazio prozesua, eta epe ertain-luzera bertan etxebizitzak egiteko proiektua hor dago. Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez, lau etxebizitza bloke izango lirateke, guztira 64 etxebizitzagaz. Bloke horietako bi udalarenak izango lirateke: "Printzipioz etxebizitza guztiak libreak izango lirateke, baina pentsatu beharko da zelan kudeatu". Testuinguru ekonomikoa hobetzerakoan hasiko litzateke lurrotan etxeak egiteko tratua enpresa etxegileekin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!