Bihar, San Martin egunez, meza eta luntxa izan dute goizean. Zapatuan eta domekan izango dira ekitaldi nagusiak. Zaptuaniluntzean tortilla txapelketaren bueltan batuko dira. 19:30ean auzoko trikitilariek kalejira hasiko dute, eta tortillak aurkezteko ordua 20:30ean ipini dute. Gero, afaritarako batuko dira. Afalostean bertsolariak izango dituzte; urtero legez, Eneko Abasolo Abarkas bertsolari sorpresak ekartzeaz arduratuko da. Afalostean, erromeria egingo dute auzokoen artean.
Domekan, 11:00etako mezaren aurretik, kalejira egingo dute trikitilariekin, eta eguerdian auzoko dantzariek dantza emanaldia egingo dute. Dantza saio berezia izaten da; izan ere, dantza taldeetan ez dabiltzan auzokideak ere animatzen dira dantza egitera, eta jaietarako urtero ikasten dituzte dantza berriak. Ondoren, 15:00 inguruan herri bazkarian batuko dira, eta bazkalostean jokoan ibiliko dira, karta lehiaketan eta igel txapelketan; umeentzako jolasak ere egongo dira.
Eguena, San Kristobal
Datorren eguenean, Arriandiko Azkorrako baselizan San Kristobal eguna ospatuko dute. 19:00etan meza edukiko dute, eta gero sardinak, gozokiak eta edariak banatuko dituzte.