Ziurtagiria berrizteko, hiru urte hauetan egindako hobekuntzak aurkeztu behar izan dituzte, eta ikuskaritza egiteko bisita ere jaso dute. Lourdes Totorikaguena institutuko zuzendariak azaldu duenez, urteotan, besteak beste, Iturburuko ortu ekologikoetan lanean hasi dira, jantokiko hondakinekin konposta egiteari ekin diote, gero ortuetan erabiltzeko, eta ingurumenari buruzko dokumentalak partekatu dituzte familien artean.