Martxan ipini dute Iurretako enpresa proiektuen lehiaketa

Anboto 2014ko ekainaren 17a

Herrigunean enpresa berrien sorrera sustatzeko helburuagaz VI. Enpresa Proiektuen Lehiaketa abiatu du Iurretako Udalak. Enpresa ideietan egokiena iruditzen zaionari 6.000 euroko saria emango dio udalak, enpresa jarduera Iurretan garatzen hasteko.


Lehiaketan baloratzen dituzten alderdien artean daude sustatzaileak Iurretan erroldatuak egotea, proiektuaren bideragarritasuna eta Iurretari etorkizunean egingo lioken ekarpena.
Egitasmoak aurkezteko epea hasi da, eta urriaren 31n amaituko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!