Maiztegin kirol jardunaldiak izango dituzte asteburuan

Anboto 2014ko maiatzaren 30a

Maiztegiko guraso elkarteak antolatuta, kirol erakustaldia egingo dute eskolako umeek eta gurasoek. Gaur, 17:00etan hasiko dituzte jardunaldiak, eta patinajea, herri-kirolak eta gimnasia erritmiko erakustaldiak egingo dituzte eskolako aterpean.


Bihar, eguna hasteko, krosa egingo dute ikasleek eta gurasoek, 09:45ean hasita. 11:00 aldera areto-futbol eta saskibaloi partiduak jokatuko dituzte. 12:30ean, ninjutsua praktikatuko dute aterpean, eta, 13:00etan, euskal dantzak egingo dituzte.


Datorren astean, zuzendaritzak antolatutako Kultur Astea izango dute Maiztegin, eta ekainaren 6an eskolako jaia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!