Eskolak amaituta, kultur astea edukiko dute Iurretako ume eta gazteek

Anboto 2014ko maiatzaren 27a

Kultura astea antolatu dute Ibarretxe kultur etxean. Ekainaren 23tik 27ra antzerkia, zirkua, dantza eta pilota praktikatzeko aukera edukiko dute, besteak beste. Kultur etxe kanpoan terraza bat atonduko dute, bertan irakurri eta jolastu ahal izateko.

 

Hainbat arte eta kirol modalide probatzeko aukera edukiko dute Iurretako ume eta gazteek. Udalak hainbat elkartegaz elkarlanean egitaraua antolatu du eskolak amaitu eta udako tailerrak hasten diren tarteko asterako. Kimuak aisialdi elkartea, Anderebide emakume elkartea, L'Atelier dantza akademia, GertaSport, Olaburu pilota elkartea eta Eskulanetarako Kemy akademiak lagunduta, aste osorako egitaraua prestatu dute. Doakoak dira ekintzak, baina batzutan izena eman behar da, materiala behar denez, taldeak egin behar dituztelako.

Eskulanak, antzerkigintza, hainbat dantza modalitate, zirkoa... umeek eurak praktikatzeko modua egongo da aste horretan. Ekintzen artean, barikuan, Olaburu frontoira joango dira, pilota, pala eta zesta tailerrera. Durangaldeko hainbat pilotari ezagunek emango dute tailerra: Pablo Berasaluzek, Ibai Zabalak, Mikel Urrutik eta Alexis Apraizek.

Tailerrez gainera, kultur etxe kanpora ludoteka aterako dute, eta karpa batekin, aire librean mahai-jokuekin jolastu edo irakurtzeko gunea egongo da. Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez, txoko hori uztailean zehar ere egongo da kultur etxe kanpoan, goizetan. Jostailuak maileguz hartzeko aukera edukiko dute iurretarrek, liburutegiko karnetarekin.

 

Kultur asteko egitaraua:

Astelehena. 23:

09:30-13:00: 2-8 umeentzako ludoteka eta jokuak gazteentzako kultur etxeko terrazan

09:30-11:30 Fofucha tailerra (izena eman behar da kultur etxean)

11:30-13:00 Birziklatze tailerra

17:00-19:00 Umeentzako jokuak Aita San Migel plazan, antzinako jolasak eta dantzak

Martitzena 24:

09:30-13:00: 2-8 umeentzako ludoteka eta jokuak gazteentzako kultur etxeko terrazan

09:30-11:30 Fofucha tailerra (izena eman behar da kultur etxean)

11:30-13:00 Birziklatze tailerra

17:00-18:30 Zirko tailerra (izena eman behar da kultur etxean)

18:30 Akrobazia agerraldia

Eguaztena 25:

09:30-13:00: 2-8 umeentzako ludoteka eta jokuak gazteentzako kultur etxeko terrazan

09:30-11:30 Fofucha tailerra (izena eman behar da kultur etxean)

11:30-13:00 Antzerki tailerra (izena eman behar da kultur etxean)

17:00-19:00 Batmington eta arku tiroa kultur etxe kanpoan

Eguena 26:

09:30-13:00: 2-8 umeentzako ludoteka eta jokuak gazteentzako kultur etxeko terrazan

09:00-10:30 Ballet tailerra (izena eman behar da kultur etxean)

10:30-12:00 Street dance tailerra (izena eman behar da kultur etxean)

12:00-12:30 Brakedance tailerra (izena eman behar da kultur etxean)

17:00 Zinema emanaldia

Barikua 27:

09:30-13:00: 2-8 umeentzako ludoteka eta jokuak gazteentzako kultur etxeko terrazan

10:30-13:00 Pilota, pala eta zesta punta tailerra Durangaldeko pilotariekin (Pablo Berasaluze, Ibai Zabala, Mikel Urruti, Alexis Apraiz... ) Olaburu frontoian.

17:00 Jokuak (soka, goma, txapak, kanikak...), txokolatada eta erromeria Txantxariak taldearekin

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!