Arriandiko monolitoa lekuz aldatu dute asteburuan

Anboto 2014ko maiatzaren 19a

Bidegurutzean bertan, "errepidetik babestuagoa" ipini dute, Gaursa-Renault enpresaren ondoan.

 

Iñaki Totorikaguena Iurretako alkateak azaldu duenez, monolitoa lekuz aldatzeko asmoa aspalditik izan du udalak, errepide nagusitik gertuegi egon delako. Orain, Gaursa-Renault egiten dabilen urbanizazio lanak direla eta, obrak aprobetxatuta egin dute leku aldatzea.

Zapatu goizean aldatu dute lekuz. Auto enpresal, urbanizazio lanak egiterakoan, ingurunea txukuntzeko betebeharra dauka. Arriandiko bide-gurutzetik Amezketako biribilgunera espaloia ipintzen dabiltza, eta Arriandiko bidegurutzean bertan berdegune bat atondu behar dute; bertara mugitu dute Arriandiko monolitoa, bidegurutzean, bidearen beste aldean. 

Alkateak nabarmendu du leku berria egokia dela: "Gure herriarentzat garrantzia historiko eta kulturala daukan monumentua babesteaz gainera, bere zentzua mantentzen dugu, lehengo lekutik gertu, norabideak seinalatzeko bere zentzua galdu barik".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!