Goiuriako jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Anboto 2014ko maiatzaren 2a

Zapatuan desafioa egingo dute: Galartzaren idi pareak Zaltzibarren astoaren kontra lehiatuko dira, 18:00etan.

 

Santi Kurutz jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan Goiurian. Bihar, zapatua, 12:00etan meza edukiko dute, eta arratsaldean, idi parearen eta astoen arteko desafioa. Domekan, 11:00etan meza edukiko dute, eta ostean Iurretako dantzariek dantza emanaldia eskainiko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!