Udako tailerretan izena emateko aukera dago apirilaren 11ra arte

Anboto 2014ko apirilaren 5a

Aurten, uztailaren 1etik 24ra egingo dituzte udalak antolatutako udako tailerrak. Azken urteetan egin duten legez, umeek Maiztegi eskolan eta herrian zehar edukiko dituzte ekintzak, euskaraz eta ingelesez. Hasi da izena emateko epea, eta apirilaren 11ra arte utzi ahalko da izen-emate orria Ibarretxe kultur etxean edo udaletxean.


Izena ematerakoan lehentasuna izango dute Iurretan erroldatutako umeek eta Maiztegiko ikasleek. Eurentzat 233,70 eurokoa da tailerren prezioa; gainerakoentzat 350,55 euro balio du. Tailerrak 09:00etatik 14:30era izango dira, eta bertan bazkalduko dute. Programaren aurkezpena ekainaren 25ean egingo dute, Ibarretxe kultur etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!