Martxan da Iurretako jaietarako kartel lehiaketa

Anboto 2014ko martxoaren 31

Jai batzordeak lehiaketako oinarriak jakin eragin ditu. Aurten, kartelaren neurria berria izango da; DIN A2 formatuan aurkeztu beharko da. Ibarretxe kultur etxean aurkeztu behar dira lanak. Erakusketan ipini eta herritarrek aukeratutako hiru onenak pasatuko dira finalera.

 

Aurten irailaren 28tik urriaren 5era izango dira Iurretako San Migel jaiak, eta honezkero, jaiak iragartzeko kartel lehiaketa martxan ipini du jai batzordeak. Ekainaren 20ra arte egongo da lanak aurkezteko aukera eta egileak gura duen teknikan, gura adina kartel aurkeztu ahal izango ditu. Kartelean "San Migel jaiak 2014 Iurreta - Irailaren 28tik urriaren 5era" testua agertu beharko da.

Lanak euskarri digitalean eta fisikoki ere aurkeztu beharko dira Ibarretxe kultur etxean. Aurten, formatu aldaketa egingo dute eta DIN A2 tamainadun (59,4 x 42 cm) kartel bertikalak izan beharko dira. CDa eta kartela bera entregatzen direnean, gutunazal itxi bat ere utziko da, eta barruan izena, bi abizen, helbidea eta harremanetarako telefono zenbakia ipini beharko dira. Paperean, CDan eta gutunazalean, egileak aukeratutako leloa baino ez da agertuko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!