Eskola porrota eta motibazioa berbagai, guraso eskoletan

Anboto 2014ko api. 1a, 09:00
Juan Carlos Alonso psikologoak emango ditu hitzaldiak, maiatzeko hainbat egunetan. Izena emateko aukera dago apirilaren 11ra arte.

 

Gurasoek seme-alaben hezkuntzari buruz izan ditzaketen hainbat zalantza argitzeko hitzaldiak izango dira. Maiatzaren 7an, 12an eta 19an emango dituzte euskaraz, eta 6an, 15ean eta 20an, gazteleraz. Berbaldi guztiak 18:30etik 20:00etara izango dira Ibarretxe kultur etxean.

Hezkuntza arloan 20 urteko ibilibidea eta prestigioa duen Juan Carlos Alonso psikologoak emango ditu hitzaldiak. Eskola porrotaren arrazoiak, seme-alaben motibaziorako gakoak eta arauen gaia landuko ditu hitzaldietan. Antolatzaileek azaldu dutenez, jarrera gomendagarriei buruz berba egin eta pauta zehatzak ematea da asmoa. 

Ibarretxe kultur etxean eta Maiztegi eskolan eman daiteke izena, eta baita kultur-etxea@iurreta.net helbidera mezua bidalita ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!