Kimuak aisialdi elkarteak udaberriko tailerrak antolatu ditu aurten ere, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Datorren apirilaren 22, 23, 24 eta 25ean izango dira udaberriko tailerrak, jakinarazi dutenaren arabera.
2003tik 2009ra bitartean jaiotako neska-mutilei zuzendutakoak dira prestatuko dituzten tailerrak. Goizez izango dira, gainera, 09:30etik 13:30era bitartean, hain zuzen ere. Ibarretxe kultur etxean eman dezakete izena tailerretan parte hartzeko interesa dutenek. Bestela, kimuak@kimuak-elkartea.com helbide elektronikoa erabili daiteke edo honako telefono zenbaki honetara deitu 665 892 723. Udaberriko tailerretan parte hartzeko 10 euro ordaindu beharko dira, Kimuak elkartekoek azaldu dutenez.
Udalekuak
Kimuak aisialdi elkartea 2009an sortu zen, eta, udaberriko tailerrak ez eze, udalekuak ere antolatzen dituzte elkarteko partaideek: udaleku finkoa, ibiltaria eta aurreko biak uztartzen dituena. Uztailera begira prestatutako eskaintza da udalekuena.