Basoikoipetsu Eguna ospatuko dute domekan iurretarrek

Anboto 2014ko otsailaren 22a

Aitte San Migel jai batzordeak antolatuta elkartuko dira txitxiburduntzia egiteko, Aita San Migel plazan

 

Garizuma aurreko domeka den honetan, usadioari eutsi eta Basokoipetsu Eguna ospatzeko deia egin dute Iurretan. Sasoi batean, basora joaten ziren; bertan sua egin, eta, urdaia eta txorizoa erretzen zituzten. Askok ohitura horri eutsiko dioten arren, Aita San Migel plazan ere egongo da horretarako aukera. Izan ere, txitxiburduntzia egiteko sua piztuko dute bertan, Aitte San Migel jai batzordekoek. Hitzordua 17:00etan jarri dute. Urdaia eta txorizoa erretzeko zotzak ere egongo dira bertaratzen direnentzat.

Eguen Zuri

Bestalde, otsailaren 27an, Eguen Zuri eguna ere ospatuko dute. Aitte San Migel jai batzordeak antolatuta bideo emanaldia hasiko da 19:00etan. Ondoren, tostada-jana egingo dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!