Udalak erosketa publiko arduratsuaren aldeko apustua berretsi du; “balio erantsi bat duten produktu eta zerbitzuen aldeko apustua”. Logicart laneratzeko enpresagaz elkarlanean, gehigarri eta osagai kimikorik gabeko Paper Eko Naturala jarri du udalak Ibarretxe kultur etxeko komunetan: munduan dagoen zelulosa-paper bakarra.
Paper berritzaile hori "aukerarik naturalena" izanik, ingurumenarekiko duen konpromisoa "zehaztu" du udalak. "Zero hondakin duen teknologia garbiagaz"sortzen da, eta azaldu dutenez, "egite mekaniko-fisiko batekin edarietarako kartoizko ontzietako zelulosa zuntzak plastiko eta aluminiotik banatzen dira, gizakiari edo ingurumenari kalte egin diezaiokeen substantziarik erabili gabe. Ez da arbolarik mozten, baina hondakindegian amaituko lukeen materiala erabiltzen da, eta edarietako kartoizko ontziekin amaitzen laguntzen du".