Arriandiko Tabernabarri industrigunea garatuta, udalak 700.000 euro ditu jasotzeko

Anboto 2014ko urtarrilaren 25a

Iurretako Udalak 700.000 euroko jasoko ditu Arriandiko Tabernabarri industrigunea garatzeko sortutako konpentsazio-batzordearen likidazioaren eraginez. Hori gauzatzeko likidazioa debekatu izan duen konpentsazio-batzordearen ohiz kanpoko Batzar Orokorraren aurkako gora jotzeko errekurtsoa onartu du udalbatzarrak, aho batez.

 

Arriandiko Tabernabarri industrigunea garatu duen konpentsazio-batzorde horretako kide da Iurretako Udala. Behin garatuta batzorde hori likidatzea geratzen da, bakoitzaren eskubide eta betebeharrak zehaztuz eta gauzatzeko. Udalari hartzekodun moduan 700.000 euro zor zaizkio.

 

Hiru urte inguru daroaz udalak konpentsazio-batzorde hori likidatu gura Iñaki Totorikaguena alkateak argitu duenez: "Hala ere, likidazio hori gazatu dadin oztopatzen dihardu jabetza gehiengoduna duen Arriandi 2000 S.L.". Parte hartzearen erdia baino gehiago du. Iurretako Udalak, alkateak ordezkatuta, likidazioa gauzatzea eskatu zuen Konpentsazio-batzordearen ohiz kanpoko Batzar Orokorrean, bakoitzaren eskubide eta betebeharrak borondatez bete daitezen. Horren ardura udalak hartuko luke. Hala ere, eskaria ez zuen onartu Batzar Orokorrak.

 

Horren aurrean, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Iñaki Totorikaguena alkateak. Udalbatzarrak onartu du errekurtso hori eta orain Iurretako Udalak likidazioa betearazteko ardura izango du.

 

Bildu, PSE-EE eta EAJ, denek bat egin zuten gora jotzeko errekurtsoa onartzearen alde. Bilduko Zorion Agirrezabalek azpimarratu duenez, "bitxia da udalak bere buruaren kontra errekurritzea, horrelako auzi bat argitzeko. Baina, ezin da horrela jokatu diru publikoagaz".

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!