"Aukera asko daude irabazlea Durangaldekoa izateko"

Anboto 2014ko urt. 18a, 21:24
Idoia Zuazua gasolindegiko langilea
Maspe kaleko gasolindegian saldu dute ONCEren Cuponazo zozketaren 9 milioi euroko saria irabazi duen kupoia. Gasolindegian ez dakite irabazlea nor den, baina Durangaldekoa izateko aukera asko daudela azaldu du Idoia Zuazua langileak. "Gure gasolindegira datozen bezoroen %10 baino ez da kanpokoa. Gainontzekoak ingurukoak dira", azaldu du Zuazuak.

 

Egun berezia izan dute gaur gasolindegian. Saria banatzeak "poztasun handia" eman diela bertako langileei azaldu dute. Hainbat hedabide hurreratu dira bertara albistearen berri ematera. Bezeroek ere sariaren inguruan galdetu diete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!