Danborrada, baba-jana eta bakailao txapelketa Bakixako jaietan

Anboto 2014ko urt. 17a, 12:00
Bakixan auzoko jaiak hasiko dituzte gaur, Donien-atxa altxatuta. Hitzordua 21:00etan egin dute, eta, gero, txokolatea edatera elkartuko dira. Bihar, tiro txapelketagaz hasiko dute eguna, 11:30ean, eta, eguerdian baba-jana izango dute auzokoek. Bakailao txapelketan prestatutakoa 21:00etan aurkeztu beharko dute parte hartzaileek, eta, gauerdian, danborrada abiatuko dute.

 

Etzi, briska txapelketa eta Maiztegi Herri Eskolako dantza taldearen saioa izango dira 17:00etan, eta txokolatada izango dute bertaratutakoek gero.

San Sebastian eguna

Astelehenean, San Sebastian egunez, meza nagusia hasiko da 12:00etan, eta, 18:00etan, igel txapelketa. Hurrengo astebururako, berriz, asto-probak eta Luhartzekin erromeria antolatu dituzte. Dantzari eta bertsolariek ere jardungo dute.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!