Orozketa ur-hornidura sare nagusiagaz lotuta

Anboto 2014ko urt. 15a, 10:41
Ekainerako edateko uraren hornidura sarea handitzeko lanak amaituta egotea aurreikusi dute

 

Orozketako etxebizitzak edateko uraren hornidura sare nagusira lotuta egongo dira uda sasoian; sei hilabeteko epea du-eta Probisa enpresak ur-hornidura sarea handitzeko proiektuaren lanak amaitzeko. Asteon dira hastekoak bigarren eta azken faseko beharrok, eta 260.000 euro inguruko inbertsioa beharko dute. Urrian atera zituen lan horiek enkantera Iurretako Udalak, eta 17  proposamen ekonomiko jaso zituen.

Durango eta Iurretako ur sareak batzen diren tokitik Gibelako biltegiraino (Orozketa) doan edateko uraren hornidura sarea berriztea izan du helburu Iurretako Udalak, eta, horrek duen luzeraren eraginez, bi fasetan egin behar izan dituzte lanak. Lehenego fasea 2012ko azaroan bukatu zuten, eta ia 234.000 euro inbertitu behar izan zituen udalak. Orain hasteko diren lanak, berriz, ekain inguruan amaitzea aurreikusi dute udal arduradunek.

Biltegian tratatutako ura 

Orozketarrek bertako iturburu batetik hartzen dute ura oraindik ere: “Kalitatezko ura da hori,  bertako ur-biltegian tratatutako ura da-eta. Hala ere, inoiz ur uherra edo zikindutakoa irteten da etxeetako txorrotatik, batez ere eguraldi txarragaz. Hori ekiditea lortuko dugu Orozketa ur hornidura sarera lotuta”, azaldu du Iñaki Totorikaguena alkateak.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!