Nagusien XXII. Kultur Astea abiatuko dute gaur

Anboto 2013ko abe. 10a, 13:12
Pertsona Nagusien XXII. Kultur Astea hasiko dute, gaur, \'La evolución de la familia\' izenburupean Suspergintza elkartekoek emango dute hitzaldiagaz. Horretarako hitzordua 18:00etan jarri dute Jubilatuen Etxean

Pertsona Nagusien XXII. Kultur Astea hasiko dute, gaur, \'La evolución de la familia\' izenburupean Suspergintza elkartekoek emango dute hitzaldiagaz. Horretarako hitzordua 18:00etan jarri dute Jubilatuen Etxean.

 

Abenduaren 14ra bitartean luzatuko da XXII. Kultur Astea. Bihar, abenduak 11n, parrokiako koruak eskainiko du kontzertua, 18:00etan, eta, abenduaren 12rako bingo berezia ere antolatu dute. Txokolate-jana izango dute hilaren 13an, eta, 14an, berriz, Bazkide Eguna ospatuko dute. San Migel parrokian izango da meza, zapatuan, 13:00ean. Bazkide nagusienak omenduko dituzte bertan.

 

Jubilatuen etxean jarraituko dute Bazkide Egunagaz. Anai arteko bazkaria izango dute 14:00etan eta, ondoren, musika eta dantzaldia izango dituzte. Karta jokuen txapelketetako sariak emateko be aprobetxatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!