5.000 euro bideratuko dituzte El Salvadorren sexu eta ugalketa-osasuna hobetzen laguntzeko

Anboto 2013ko abe. 9a, 14:34
Bakerako Lankidetza Batzarreak jasoko ditu Iurretako Udalak Garapenerako Lankidetzara bideratzeko 2013rako gordetako 5.000 euroak. El Salvadorreko Santa Tecla udalerrian, Libertad eskualdean, bizi diren hamar komunitateetako 275 emakumeei sexu eta ugalketa-osasuneko oinarrizko zerbitzuak erabili ahal izateko baldintza hobeak emateko erakunde horrek garatutako egitasmoan laguntzeko

Bakerako Lankidetza Batzarreak jasoko ditu Iurretako Udalak Garapenerako Lankidetzara bideratzeko 2013rako gordetako 5.000 euroak. El Salvadorreko Santa Tecla udalerrian, Libertad eskualdean, bizi diren hamar komunitateetako  275 emakumeei sexu eta ugalketa-osasuneko oinarrizko zerbitzuak erabili ahal izateko baldintza hobeak emateko erakunde horrek garatutako egitasmoan laguntzeko.

 

 

Aurtengo deialdian sei egitasmok parte hartu dute, eta, gizarte interes handiena duen egitasmoa babesteko irizpideari jarraituz aukeratu dute Bakerako Lankidetza Batzarreak aukeratutakoa. Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez, "krisialdi egoera nahasi honetan ere ezin dugu alde batera utzi herrialde behartsuenen garapenean kooperatzeko dugun beharra". Honako helburu hauek ditu El Salvadorreko Santa Tecla udalerrian garatutako egitasmoak: sexu eta ugaltze arloetako osasun duina bermatzeko bitartekoetara (oinarrizko zerbitzu ginekologikoak) heltzeko aukerak hobetzea. Horrela, zitologia-proba egiteko aukera eman zaie 275 emakumeri, eta behar dutenei, berriz, mamografia egitekoa; beti be, tokiko osasun administrazioarekin lankidetzan. Infekzioetarako eta unean uneko ebaketetarako botikak emango zaizkie, baita bularreko minbiziaren eta umetokiko minbiziaren aurkako tratamenduak ere, halakorik behar duten emakumeek.

 

\"\"

 

Proiektu hau 2009an jarri zuten martxan, eta ordutik hona 6.000 bat zitologia egin dira, eta 1.000 mamografia baino gehiago. Halaber, 40 emakume bitartekariren sarea be eratu dute. Emakume horiek etxez etxeko bisitaldiak egiten dituzte eta tokiko zenbait batzorde eta talderekin informazio-bilerak be ezartzen dituzte, urteko kontrol ginekologikoak egiteak duen garrantziaz ohartarazte aldera. Horrela jakin eragin du udalak ohar baten bitartez. Era berean, laguntza ginekologikoa jasotzeak eta sexu eta ugaltze arloetako osasun ona izateak duen garrantzia ikusarazteko kanpaina be abiarazi dute. Horrekin batera, Haurgintzako Ospitale Nazionalak emakume gehiago hartzeko baliabideak sendotzen ari dira, amategian behar diren ekipo egokiak instalatuz eta, azkenik, mamografiak eta zitologia-probak egiteko guneak behar bezala egokituz.

 

Alkateak azaldu duenez, "garapenerako lankidetza partidak murriztu arren, desberdinatsun ekonomikoa bere gordintasun osoan jasaten duten guztientzat elkartasuna eskatzen jarraitzen dugu".

 

Beste bost egitasmo

Honako beste bost egitasmo be aurkeztu dituzte Iurretako Udalak egindako deialdira:

  1. Osahez (osasuna + hezkuntza), Annobón irlan ospitale bat eraikitzeko eta bertoko herritarrei osasun arloko oinarrizko prestakuntza emateko (lehen sorospenak) egitasmoa, Bilboko Manos de Acción Solidaria elkarteak aurkeztutakoa.
  2. Diriamban (NIkaragua) ezgaitasundun gazteen gizarteratzea lortzeko egitasmoa, Mundu Solidarioa Helburu elkarteak aurkeztutakoa.
  3. Denok elkartuta Villa de Coyamelen (Omoa, Honduras) Denge hemorragikoaren mehatxua prebenitzeko lanetan deritzon egitasmoa, Medicus Mundi Bizkaia elkarteak aurkeztutakoa.
  4. Kamerungo Wikidum landa-eremuan (Afrika) pobrezian bizi diren umeak eskolaratzeko programa, Pikume elkarteak aurkeztutakoa.
  5. Irakasleen garapen profesionalerako eta hezkuntza berrikuntzarako zentrorako (II fasea) Felix Baltistan Fundazioak aurkeztutako egitasmoa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!