Euskal Makila jaso du Smurfit Kappa Nervión enpresak

Anboto 2013ko aza. 28a, 08:30
Smurfit Kappa Nervión enpresak jaso du Euskal Makila ohorezko saria. Euskal Enpresa eta Sozietateen Fundazioak emandako saria da hori, Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) sare ekonomiko-industrial eta sozialari egindako ekarpenagatik euskal jatorria ez duten pertsona edo enpresei emandakoa

Smurfit Kappa Nervión enpresak jaso du Euskal Makila ohorezko saria. Euskal Enpresa eta Sozietateen Fundazioak emandako saria da hori, Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) sare ekonomiko-industrial eta sozialari egindako ekarpenagatik euskal jatorria ez duten pertsona edo enpresei emandakoa.

 

XXII. Euskal Enpresaren Sarien ekitaldian jaso du Iurretako enpresak aldizka ematen den ohorezko saria. Smurfit Kappa Nervión enpresak 225 langileko lan taldea  du eta 125 milioi eurotik gorako urteko salmentak izaten ditu. Urtean 150.000 tona paper produzitzen du; horretatik %80 exporatu egiten du, eta, orduko 120.000 megawatt energia elektriko sortzen du. Horretarako zuntz luzedun 590.000 metro kubiko egur behar du eta 100.000 tona biomasa, zati handi baten EAEtik hornitua. Horrela azaldu du enpresa, ohar baten bitartez. "Horrek esan gura du  Smurfit Kappa Nerviónek EAEko baso-ustiapenaren erdia baino gehiagoren baliokide dena prozezatzen duela, basoen entresaka erraztuz. Sute arriskua gitxitzeko ezinbestekoa da hori, baita basozainen negozioa errentagarri egiteko eta zerratokietan sortutako hondakinei irteera bat emateko ere".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!