Erreforma eta murrizketen kontra, kamiseta beltzagaz Maiztegin

Anboto 2013ko aza. 22a, 13:26

Maiztegi eskolako irakasleak barikuro elkarretaratzea egiten hasi dira, hezkuntza erreformaren eta murrizketen kontra. Eguneko lehenengo orduan ikasleak sartu aurretxoan egingo dute protesta ekitaldia

Maiztegi eskolako irakasleak barikuro elkarretaratzea egiten hasi dira, hezkuntza erreformaren eta murrizketen kontra. Eguneko lehenengo orduan ikasleak sartu aurretxoan egingo dute protesta ekitaldia.

 

\'Murrizketarik ez\' dioten kamiseta beltzekin, horrela jantzita batu dira irakasleak gaur eskolako atean. Iurretako Maiztegi eskolan barikuro egingo dituzte elkarretaratzeak oraindik aurrera, hezkuntza arloko murrizketen eta LOMCE erreformaren kontra protestatzeko. Eskolak hasi orduko, gurasoak umeekin eskolara doazenean euren desadostasuna ikusi dezatela da asmoa; "gurasoek kezkaren bat edo galderaren bat badute, erantzuteko hor egongo gara", adierazi dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!