OHZn ez dute salbuespenik izango erakunde konfesionalek

Anboto 2013ko aza. 19a, 10:21
Zerga eta tasak ez dituzte igongo 2014an Iurretan. Udalaren egoera ekonomiko \"saneatuak\" horretarako aukera eman du, Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez. Hala ere, zenbait aldaketa jasoko dituzte ordenantza fiskaletan: horretara, eliza katolikoak ez du salbuespenik izango Ondasun Higiezinen Zergan (OHZ); ezta bestelako erakunde konfesionalek bez. Era berean, animaliak jasotzea arautzen duen ordenantza jaso du Iurretak

Zerga eta tasak ez dituzte igongo 2014an Iurretan. Udalaren egoera ekonomiko "saneatuak" horretarako aukera eman du, Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez. Hala ere, zenbait aldaketa jasoko dituzte ordenantza fiskaletan: horretara, eliza katolikoak ez du salbuespenik izango Ondasun Higiezinen Zergan (OHZ); ezta bestelako erakunde konfesionalek bez. Era berean, animaliak jasotzea arautzen duen ordenantza jaso du Iurretak.

 

Eliza Katolikoak, eta beste erakunde konfesionalek ere, ez dute salbuespenik izango OHZ odraintzerako orduan. Bilduren proposamenagaz ados agertu da PSE-EE, hori Bizkaiko Aldundiaren eskuduntza dela onartu arren: "Gero eta udal gehigotan ari dira hartzen erabaki hori, eta baliteke aldundiak kasu egitea", azaldu du MªAngeles Muñozek.  Bilduko Zorion Agirrezabalen ustean, "gaur egun ez da zentzuduna eta logikoa besteekiko abantaila edo pribilegio hori edukitzea". Sozialistek azaldutakoaren bidetik, azaldu dute herritarren iritzia islatzea proposatu dutela, eta aldundiak "herritarren borondatea errespetatu edo ez" erabaki beharko duela. EAJ abstenitu egin da. Proposamenagaz ados egon arren, zerga-salbuespen horren inguruan Bizkaiko Aldundiak erabakiko duela nabarmendu dute: "Kendu geinke ordenantza fiskaletik, baina, aldundiak aplikatu eta erabaki beharko du", dio Iñaki Totorikaguena alkateak.

 

PP izan da kontra bozkatu duen alderdi bakarra. PSE-EE eta EAJk legez, eskuduntza Bizkaiko Aldundiarena dela adierazi du. Areago eta gehiago Estatu Espainiarraren eta Egoitza Santuaren arteko konkordartua be nabarmendu du.

 

Animaliak jasotzeko ordenantza

Bestalde, identifikatutako jasotako animali bakoitzeko 60 euro kobratuko ditu 2014tik aurrera udalak. Ere berean, bere esku duen egun  bakoitzeko 10 euro ordaindu beharko ditu animaliaren jabeak.  Iurretako Udalak enpresa bat du kontratatuta kalean topatutako animaliak jasotzeko. "Horrek kostu bat dauka eta logikoa da jabearengan eragin bat izatea". Urtean, bataz beste, 40 bat animali jaostzen ditu udalak, eta orain arte bere gain hartu izan du kostu osoa.

 

Azkenik, hileta-zerbitzuen gaineko tasan, gorpua hobitik ateratzea eta horren garraioa ez eze, ehorzketa be jaso da. Orain arte, gorpua hobititk ateratzea eta beste hilerri batera eroatea jaso izan da, eta berriro ehorzketa leku berean egitea ez. 114 euro kobratzen dira hileta-zerbitzu horien gaineko tasan.

 

PSE-EEk bide publikoen aprobetxamendu bereziaren gaineko tasa bajatzea edo moldatzea proposatu du, baina, ez dute onartu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!