Gaztedi Durangalderako 6.000 euro

Anboto 2013ko aza. 13a, 12:43
Gazteria arloan tokiko politikak garatu eta sektoreari bultzada bat emateko sortu da Gaztedi Durangaldea, \"eskualde proiektuak\" diseinatzeko eta inplementatzeko

Gazteria arloan tokiko politikak garatu eta sektoreari bultzada bat emateko sortu da Gaztedi Durangaldea, "eskualde proiektuak" diseinatzeko eta inplementatzeko.

 

Bizkaiko Foru Aldundiak sortu duen Gaztedi Bizkaia programa barruan eratu da Gaztedi Durangaldea. Ekimenagaz bat egin dute Durangaldeko hainbat udalek, eta bakoitzak bere aurrekontu osoaren araberako ekarpena egingo du. Iurretan 6.000 euro inbertituko dituzte. 2103-2014 indarraldiko ekitaldiak finantzatzeko hitzarmenak sinatu behar dituzte udalek; baita 2015era begira ere, sinatzaileek hitzarmena luzatu gura badute. Aldundiak ere lagunduko du Gaztedi Durangaldea proiektua finantzatzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!