Kolonbia gertuago sentitzeko gonbita

Anboto 2013ko urr. 31a, 09:31
\'Munduko Paisaiak: liburutegiak topaleku\' ekimenean parte hartuko du 5. urtez Iurretako bibliotekak

‘Munduko Paisaiak: liburutegiak topaleku’ ekimenean parte hartuko du 5. urtez Iurretako bibliotekak.

 

Kolonbiako errealitatera hurbildu, eta herrialde hori gehiago ezagutzeko aukera eskainiko dute Iurretan, azaroaren 17ra bitartean. Munduko Paisaiak: liburutegiak topaleku ekimenaren eskutik ipuin kontalariak, literatur solasaldiak, eta Kolonbiako perkusioen tailerra antolatu dituzte, esaterako.

 

Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak bultzatutako ekimena da, eta tolerantzia eta gizarteratze kulturala sustatu gura du; Iurretako biblioteka bosgarrenez gonbidatu dute parte hartzera. Funts bibliografiko eta argazkiek osatutako Kolonbiari buruzko erakusketak abiatu du egitaraua, eta azaroaren 17ra arte luzatuko da. ASOCOLVAS kolonbiarren elkarteak, Kolektiba Colombiak eta herriko hainbat elkartek lagundu dute ekintzak antolatzen.

 

Egitaraua

  • Urriak 28tik azaroaren 15era
    • Erakusketak:
      • Kolonbiako funts bibliografikoak (liburuak,musika, filmak...)
      • Argazki erakusketa (ASOCOLVAS)
  • Urriak 31n, 20:00etan
    • Ipuin kontalaria: ‘Deallá’ (Jhon Ardila). Helduentzat.
  • Azaroak an,  19:00etan
    • Zine kluba: ‘Los colores de la montaña’ (Carlos Arbelaez). Moderatzaile: Marina Santa Coloma
  • Azaroak 8an, 18:00etan
    • Ipuin kontalaria: ‘Kolonbiako ipuinak’ (Belen Azkarate). 5 urtetik gora.
  • Azaroak 12-13, 18:30ean
    • Literatur solasaldiak.
      • Hilaren 12an: ‘Delirio’ (Laura Restrepo).
      • Hilaren13an: ‘Kolonbian bahituta’ (Hasier Huegun, Gari Ubeda). Dinamizatzaile: Isa Castillo.
  • Azaroak 15ean, 18:00etan
    • Kolonbiako perkusioa. Familiarentzat. Vladimir Teheran (Grupo Maguaré) 
  • Azaroak 17an, 09:00etan
    • Mendi martxa solidarioa, plazatik (izena eman behar da). Zaldi, HEKI, Kimuak.
  • Batxilergoko ikasleentzako saioak: ‘Giza eskubideak Kolonbian’ (Hizlaria: Kolektiba Colombia).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!