Kalera irten guran, 'Erakuslehio literarioak' bultzatu ditu herri bibliotekak

Anboto 2013ko urr. 22a, 08:30
Urriaren 24an ospatuko duten Bibliotekaren Egunaren haritik \'Erakuslehio literarioak\' ekimena abiatu du Iurretako bibliotekak. Egunotan eta urriaren 31ra bitartean, herriko hainbat dendetan liburutegian dituzten dokumentuz osatutako otzarak daude ikusgai. Komertzioaren araberako liburuak ipini ditu liburutegiak eskura, \"kalera irten eta herritarren egunerokotasun horretan txertatu guran\"

Urriaren 24an ospatuko duten Bibliotekaren Egunaren haritik \'Erakuslehio literarioak\' ekimena abiatu du Iurretako bibliotekak. Egunotan eta urriaren 31ra bitartean, herriko hainbat dendetan liburutegian dituzten dokumentuz osatutako otzarak daude ikusgai. Komertzioaren araberako liburuak ipini ditu  liburutegiak eskura, "kalera irten eta herritarren egunerokotasun horretan txertatu guran"

 

Zortzi otzara jarri dituzte. Hala are, alor askotariko hainbat komertziaren atxikimendua jaso du ekimenak; 27 guztira: "Oso harrera ona izan du ekimenak. Hala ere, zortzi otzara baino ezin izan ditugu jarri, eta ahalik eta zabalkunde anitzena ematen saiatu gara. Dena den, atxikimendu asko jaso ditugula ikusita hurrengo urteetan ere jarraitzea da asmoa", liburutegiko arduradun Ziortza Onaindiak azaldu moduan. Ekimen horregaz bibliotekara hurbiltzen ez diren herritar horiengana ailegatzea gura du liburutegiak. "Jendeak bibliotekan daukagun materiala ezagutzea da helburua, denetarik eta denontzako daukagula helaraztea"

 

Bestalde, urriaren 31ra bitartean be bai, liburutegian mailegu bat egiten duen herritarrari beste liburu bat oparituko diote.

 

2012an FEMP saria irabazi zuen Iurretako Herri Bibliotekak eta hori ospatzeko jaialdi txiki bat ere prestatu dute urriaren 24rako, Bibliotekaren Egunerako. Sari hori hjerritarrek elkarbanatzeko aukera izango dute. Horretara, \'Apika\' umeentzako jaialdia hasiko da 17:30ean. Ipuin-mozorro jaia, pertsonaien jokoa... izango dira (lau urtetik gora). Txokolatada ere eskainiko dute 18:30ean, eta, 20:00etan, Aranburu helduentzako kantu-poesia errezitaldia hasiko da. Unai Abaunza eta Peru Magdalenak saio berezia eskainiko die hurreratuko diren guztiei. Luntxa be egongo da gero. Herritarrak, \'Erakuslehio literarioak\' ekimenean parte hartu duten guztiak, elkarteak... guztiak gonbidatu ditu Iurretako Herri Bibliotekak jaialdian parte hartzera.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!