'Goietara ibilaldia' eta Ertzile garaira bisita

Anboto 2013ko urr. 18a, 11:34
Europako Ondare Jardunaldien barruan bisita gidatu bi antolatu dituzte domekarako

Europako Ondare Jardunaldien barruan bisita gidatu bi antolatu dituzte domekarako.

 

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Europako Ondare Jardunaldien barruan ‘Goietara ibilaldia’ mendi ibilbide gidatua izango dute, domekan, hilaren 20an, Iurretan. Hiru orduko bidea prestatu dute, eta gasolindegiaren aurreko aparkalekuan egin dute hitzordua, 10:30ean.

 

Hala ere, ez da izango bisita gidatu bakarra. Izan ere, berreskuratutako Ertzile garaira ere egingo dute bisita. Horretarako Aita San Migel plazan batuko dira, 16:30ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!