Lanbide heziketa zentroak 87 ikaslegaz hasi du ikasturtea

Anboto 2013ko urr. 13a, 08:36
Durangaldeko Lanbide Heziketa zentroak 87 ikaslegaz abiatu du ikasturte berria. Horietatik 47k aurten hasiko dute euren formazioa, gainerako 40ek bigarren ikasturtea izango dute

Durangaldeko Lanbide Heziketa zentroak 87 ikaslegaz abiatu du ikasturte berria. Horietatik 47k aurten hasiko dute euren formazioa, gainerako 40ek bigarren ikasturtea izango dute.

 

Honako espezialitate hauetan formatzeko aukera dute ikasketak Lanbide Heziketa zentroan hasi berri dituzten ikasleek: Instalazio elektrikorako langilea, Sukalde eta zerbitzurako langilea, Zurgintza eta eraikuntza metalikoen muntaketarako langilea eta Lorezaintza laguntzailea. Heziketa zentroan bigarren urtez jarraitzen dutenen artean honako espezialitate hauek daude: Sukalde eta zerbitzurako langilea, Iturgintza langilea,  Pintura, papereztatze eta eraikuntzako beste akabera lanetarako langilea eta Zurezko arotzeriako fabrikazio, muntaketa eta akaberetarako langilea.

 

Horrezaz gain, Bigarren Derrigorrezko HEzkuntza (DBH) titulua lortzeko aukera ere ematen du Lanbide Heziketa zentroak. 2012-2013 ikasturtean hamar pertsonek lortu zuten titulua, eta, hiruk Erdi Mailako formazio zikloak gauzatzeko sarrera-probak gainditu zituzten.

 

Eskolak irailean hasi ziren eta ekainera bitartean luzatuko dira.

 

Lanbide Heziketa zentroan hasitako ikasle berrietako %4ak lehen mailako ikasketak ditu; DBHko 1. mailara heldu da %15; eta, beste horrenbeste DBHko 2. mailara. DBHko 3. maila egin du ikasle horien %4ak. Bestelako titulazioak dituzte ikasleen %62ak. Horrela azaldu dute, Lanbide Heziketa zentroko arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!