Euskara eta kirolari lotuta 28.000 euro banatuko dituzte

Anboto 2013ko urr. 10a, 09:01
2013an euskara ikastaroak egin dituzten iurretarrek diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute. Baita Udako Euskal Unibertsitatera joan direnek ere

2013an euskara ikastaroak egin dituzten iurretarrek diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute. Baita Udako Euskal Unibertsitatera joan direnek ere.

 

Matrikula kostuaren %50 jasotzeko aukera dute batean zein bestean jardun duten herritarrek. Hurrenez hurren, 1.000 euroko eta 200 euroko diru atalak lotu ditu udalak.

 

Musika eta kirola

Bestalde, musika ikastaroak egin dituzten iurretarren artean 6.800 euro banatuko ditu udalak. Iurretan eskaintza hori ez daukatenez, musika kontserbatorioa edo musika eskola publikoa dagoen tokiko herritarrekin alderatuta, iurretarrek tarifan ordaindu behar duten aldeari aurre egin dio udalak. Kirola egiteko beste herri batzuetako kirol instalazioak erabili dituzten iurretarrek ere aukera berdina izango dute. Deialdi horretara 20.000 euro bideratu ditu udalak. Diru-laguntza horiek jaso gura dituzten herritarrek abenduaren 5era bitartean egin dezakete eskaria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!