Orozketako edateko uraren hornidura sareko lanak emon gura dituzte

Anboto 2013ko urr. 15a, 08:56
Orozketan, edateko uraren hornidura sarea handitzeko proiektuaren bigarren zatia atera du enkantera udalak. Ia 276.000 euroko inbertsioa eskatu dute lan horiek

Orozketan, edateko uraren hornidura sarea handitzeko proiektuaren bigarren zatia atera du enkantera udalak. Ia 276.000 euroko inbertsioa eskatu dute lan horiek.

 

Urrian zehar eskaintza ekonomikoak jasoko dituzte orain udal arduradunek eta, ondoren, emngo dittuzte lanak. Sei hilabeteko epea egin beharko dituzte obrak, baldintza pleguan zehaztu duten moduan. Iazko azaroan gauzatu zituzten Orozketan, edateko uraren hornidura sarea handitzeko proiektuaren lehenego zatiko lanak. Orduan  233.935 euroan eman zituzten lanak.

 

Durangoko eta Iurretako sareak batzen diren lekutik Gibeleko biltegiraino (Orozketa) berritu behar dute edateko uraren hornidura sarea, eta sarearen luzeeragatik, bi fasetan egin behar izan dituzte lanak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!