Elikadura eta artisau azoka domekarako

Anboto 2013ko urr. 4a, 13:05

Lau txokotan banatuko dute XV. ekitaldia duen azoka; 35 erakustoki atonduko dituzte Andaparapen

Lau txokotan banatuko dute XV. ekitaldia duen azoka; 35 erakustoki atonduko dituzte Andaparapen.

 

Sanmigel jaien azken txanpan sartu dira iurretarrak, baina ekitaldiz jositako asteburua dute aurretik. Domingeroz jantzita irtengo dira bihar iurretarrak kalera, jai batzordearen gonbitari eskua emanez. Bizikleta festa, bertsolariak,umeentzako jolasak... izango dituzte aukeran. Domekan, berriz, XV. Elikadura eta Artisautza Azoka ospatuko dute, besteren artean. Aurten lau txokotan banatuta, 35 erakustoki atonduko dituzte Andaparapen.

 

Txakolina, gazta, euskal pastela, eztia, ogia, barazkiak... baserriko ekoizpenak batuko dira txoko baten, herritarrei kalitatezko produktuak ekoizleen eskutik erosteko aukera emanez; garagardoa ere egingo da nobedade lez. Artisau lanak batuko ditu 2. txoko batek (beira, larrua, landare zuntzak...), eta umeentzako tailerrak 3. batek. Label okelarena izango da azkena: burruntzian txahala erre, eta pintxoak salduko dira. vds

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!