Umeen dantza erakustaldia Iurretako jaietan, gaur

Anboto 2013ko ira. 30a, 10:23

Iurretako jaien antolatzaileak pozik daude jaien lehenego asteburuak izan duen harreragaz. Jai da Iurretan, gaur eta hainbat ekitaldi prestatu dituzte.

Iurretako jaien antolatzaileak pozik daude jaien lehenego asteburuak izan duen harreragaz. Jai da Iurretan gaur eta hainbat ekitaldi prestatu dituzte. 

 

Aurtengo jaietako nobedadeetako bat emakume dantzariek orain arte mutilek bakarrik dantzan egiten zuten emanaldietan parte hartzea izan da. Tradizio aldaketa horren lekuko, jendetza batu da asteburuan, plazan. 

 

Gaur, 12:00etan, kantuz kantu kalejiran irtengo dira abesbatzako kideak. Arratsaldean berriz, Maiztegi eskolako umeek erakustaldia eskainiko dute. 18:30ean, ume eta gazteentzaako disko festa eskainiko du Xaiber Show taldeak, Amilburu plazan.

Jaiek aurrera darraite Iurretan. Zapaturako, Umeen Egunarekin batera, Domingero Eguna prestatu dute. Jai batzordeak "domingeroen" moduan jantzita joan eta plazan bazkaltzeko deia egin du. Punterengo bertsolariak batuko dira gaueko bertso saioan: Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio,  Jon Maia eta Igor Elortza. Miren Amuriza arituko da gai-jartzaile. Tortila txapelketa ere antolatuko dute.

 

Domekan, XV. Nekazaritza eta Artisautza Azoka izango da Andaparapen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!