Txapligu hotsez hasiko dituzte sanmigelak iurretarrek, bihar

Anboto 2013ko ira. 27a, 15:08

Montoitik jaurtitako txapligu hotsekin hasiko dituzte sanmigelak iurretarrek, bihar. Horretarako hitzordua 12:00etan jarri dute. Donien-atxa arratsaldean igoko dute,eta gero, dantzarien azken entsegua egongo da. Halaxe emango die behin behineko ondoetorria jaiei. Hala ere, gaur be egongo da zer gozatu

Montoitik jaurtitako txapligu hotsekin hasiko dituzte sanmigelak iurretarrek, bihar. Horretarako hitzordua 12:00etan jarri dute. Donien-atxa arratsaldean igoko dute,eta gero, dantzarien azken entsegua egongo da. Halaxe emango die behin behineko ondoetorria jaiei. Hala ere, gaur be egongo da zer gozatu.

 

Umeentzako herri kirolak egongo dira gaur, 17:30ean, Amilburu plazan, eta, Ibarretxe kultur etxean, Pottola antzezlana taularatuko du Txalo produkzioak; 19.00etan izango da hori. Asto probak hasiko dira 21:00etan. Gau giroa Nafarroako jotek eta rock doinuek berotuko dute: Alma Navarra eta Alma latina ikuskizunak ikusteko aukera egongo da Askondon; Aita San Migel plazan, berriz, Krome, Itziarren Semeak, Tributo to Extremoduro eta Arcada Social rock taldeek joko dute.

 \"\"

 

Ohitura zaharrak urteroko nobedadeekin uztartu ditu aurten ere sanmigeletako jai batzordeak. Horretara, hutsik ez dute egingo urtez urte sanmigeletako ohiko ekitaldiek: Luhartz plaza taldeagaz erromeria, dantzari eta agintarien kalejira, umeentzako tailer eta jolasak, kontzertuak, bertsolariak, asto probak, nekazaritza eta artisautza azoka, askotariko kirol ikuskziunak... Hala ere, nobedade nagusi lez, Domingero Eguna eta gala afaria ere izango dituzte iurretarrek. Urriaren 4an, dotore jantzita gala afarianbilduko dira iurretarrak. Urriaren 5ean, berriz, Domingero Eguna izango dute.

 

San Migel eguna

Domekan dute egun handia Iurretan: San Migel Eguna. Dantzari eta agintarien kalejirak hasiko du eguna. Mezak, bertsolarien saioak, haur-dantzaldiak eta asto-probek osatuko dute eguneko ekitaldi-sorta. Iluntzean, Dantzari Dantza eta neskek egindako Soka Dantza ikusteko aukera ere egongo da Aita San Migel plazan.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!