Biltegi baten lapurtu ondoren atxilotuak

Anboto 2013ko ira. 17a, 12:37

Indarra erabilita biltegi baten lapurtzea leporatuta 39 urteko gizon bat eta adin txikiko bat atxilotu zituen, domekan, Ertzaintzak. Herritarren segurtasunerako patruila batek atzeman zituen Mallabiena industrialdean jagoletza lanetan ziharduela

Indarra erabilita biltegi baten lapurtzea leporatuta 39 urteko gizon bat eta adin txikiko bat atxilotu zituen, domekan, Ertzaintzak. Herritarren segurtasunerako patruila batek atzeman zituen Mallabiena industrialdean jagoletza lanetan ziharduela.

 

 

Ertzainek gainean hainbat paket zeramatzan gazte bat ikusi zuten korrika, zain zuen auto baten sartu zela. Jarrera susmagarria somatuta, autoa geldiarazi eta zihoazen bi lagunak identifikatu zituen; industrialdean bertan dagoen biltegi bateko hainbat tresnak zeuden autoan. Biltegiko atea indarrez irekita zegoela baieztatu ondoren, eta autoan zeuden tresnak bertotik hartutakoak zirela, atxilotu egin zituzten bi gizonak. Ertzain-etxera eraon zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!