Kirolean emakumearen partehartzea sustazeko diru-laguntzak

Anboto 2013ko ira. 18a, 08:38

Kirol jardueretan emakumeen partehartzea sustatzen dituzten ekintzei diru-laguntza emango die Iurretako Udalak.Jaurlaritzako erregistroan izena emanda duten kirol elkarteak izan daitezke onuradun, beti ere, helbide soziala Iurretan badute. Guztira 2.500 bideratuko dira horretara; eskariak urriaren 11ra arte egin daitezke

Kirol jardueretan emakumeen partehartzea sustatzen dituzten ekintzei diru-laguntza emango die Iurretako Udalak. Jaurlaritzako erregistroan izena emanda duten kirol elkarteak izan daitezke onuradun, beti ere, helbide soziala Iurretan badute. Guztira 2.500 bideratuko dira horretara; eskariak urriaren 11ra arte egin daitezke.

 

Kirol-jarduratan emakumea integratzea da diru-laguntza horien helburua. Horretara, emakumeen partaidetza bultzatzen duten egitasmo bereziak, ekintzetan parte hartzen duen emakume kopurua edota elkarteko emakume federatuen zenbatekoa hartuko dira kontutan. Baita proiektuaren interesa eta egokitasuna. Udal arduradunek azaldu dutenez, "lehenbizi, Iurretako kirol elkarteak laguntzea hartuko dugu aintzat, emakumeak kirola egitea sustatuko duten ekintza eta egitarauak antolatu ditzaten".

 

Norbanakoentzako laguntza

Beste alde batetik, "kirol jardueraren bat modu banakakoan praktikatzen duten herritarren beharrizanei erantzun guran", diru-atala lotu du udalak iurretar horientzako. Kirolari hauek euron helburuak lor ditzaten laguntza eskaintzeko. "Horrela, gura herrian gero eta jende gehaigok kirola egitea lortuko dugu", diote udal arduradunek.

 

Gainera, emakume kirolarien kasuan, %50a gehituko dio modu banakakoan emandako beka horri. Emakume kirolarien alde egin gura du horrela udalak. Diru-laguntzaren helburuarekin zuzenean ala zeharka lotutako gastuek jasoko dute laguntza: parte hartzeko kuotak, joan-etorriak edo kirol jarduera edo lehiaketek eskatutako nahitaezko osatu hartzeak eragindako gastuak; kirol-materiala edo ekipamendua erostetik eratorritakoak; gimnasioetako kuotak eta kirol lizentziak lortzeko gastuak; eta, osasun azterketak (esfortsu probak) edo aurreikusitako kirol-helburuak lortzeko beharrezkotzat jo daitezkeen beste batzuk.

 

Kirolari bakoitzari gehienez 200 euro emango zaizkio; kirolaria emakumezkoa bada, berriz, gehienez, 300 euro (%50 gehiago). Eskariak urrriaren11ra arte egin daitekez, eta betebeharreko baldintzak dira gitxienez bost urteko etenik gabeko aintzinatasunarekin Iurretan erroldatuta egotea, dagokion kirol federazioko lizentzia edukitzea eta 2013an kirol jarduerak, lurralde eremu desberdinetan (nazioartean, euskal autonomi erkidegoan, Bizkaian edo herrian bertan).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!