12.500 euro, seme-alaben hezkuntzagatiko gastuetan laguntzeko

Anboto 2013ko ira. 17a, 09:59

Herriko familiei seme-alaben hezkuntzagatiko gastu orokorretan laguntzeko 12.500 euro bideratuko ditu udalak, aurten. Dirulaguntza eskatzeko epea amaituta, 339 eskabide egin dira eta horietatik 317 onartu dituzte udal arduradunek: 22 atzer bota dituzte, beharrezko eskakizunak betetzen ez zituztelako. Aurten, 405 euro gehiago banatu dituzte

Herriko familiei seme-alaben hezkuntzagatiko gastu orokorretan laguntzeko 12.500 euro bideratuko ditu udalak, aurten. Dirulaguntza eskatzeko epea amaituta, 339 eskabide egin dira eta horietatik 317 onartu dituzte udal arduradunek: 22 atzera bota dituzte, beharrezko eskakizunak betetzen ez zituztelako.

 

Aurten, iaz baino eskabide gehiago egon dira. 2012an, 287 eskari batu zituzten (17 ez ziren onartu). Aurten, 317 onartu dituzte, eta, erabilgarri dagoen eta deialdian adierazitako aurrekontuaren zenbatekoa gailenduz.  Hori dela-eta horien guztien arteko hainbanaketa egokia egin da; guztira, %90,84ko hainbanaketa izan da.  Aurten, 405 euro gehiago banatu dituzte.

 

Diru-laguntzak orokorrak izan direnez, onuradunak antzeko zenbatekoko laguntzak jaso diztute derrigorrezko hezkuntza bereizten den aldi bakoitzean. Horrela banatu dira laguntzak. Haurreskolan, 90,84 euro; Haur Hezkuntzan, 18,17 euro; Lehen Hezkuntzako (LH) 1.eta 4. maila bitartean, 27,25 euro; LHko 5.eta 6. maila bitartean, 40,88 euro; eta DBHko 1.eta 4. maila bitartean, 68,13 euro.

 

Seme-alaba ikasleak dituzten iurretarrak izan dira onuradunak. Ikastetxe publiko zein pribatu izan, ikasle horiek zehaztutako tarteren batean egon beharko dute. Betebeharreko baldintzak izan dira 2012-2013 ikasturtean herrian erroldatuta egotea, eta, seme-alaben eskolatzea mantentzea eta horretarako irakasleek , ikastetxeetako organoek edo hezkuntza-administrazioek ikasturte horretan egindako eskaerak betetzea.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!