Etxea alokatzeko diru-laguntza eskatzeko aukera dute gazteek

Anboto 2013ko ira. 10a, 11:57

Etxebizitza alokatzeko gazteei zuzendutako diru-laguntzak emateko deialdia zabaldu du udalak. Iurretan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzako laguntzak dira horik eta, gehienez, 250 euroko laguntza hartzeko aukera izango dute gazteek. Eskariak urriaren 1etik 31ra bitartean egin daitezke

Etxebizitza alokatzeko gazteei zuzendutako diru-laguntzak emateko deialdia zabaldu du udalak. Iurretan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzako laguntzak dira horik eta, gehienez, 250 euroko laguntza hartzeko aukera izango dute gazteek. Eskariak urriaren 1etik 31ra bitartean egin daitezke.

 

Ohiko bizileku moduan, Iurretan txebizitza alokatuta duten gazteei errenta ordaintzen laguntzea dute helburu diru-laguntza horiek. Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duen moduan. "Gazteei euron emanzipazio prozesuan eta helduen munduan sartzeko unean"  lagundu gura dute, diru-laguntzen baldintza orrian zehaztu moduan. Era berean, "gazteen artean, Iurretan etxebizitza alokatzeko aukera sustatzea".

 

Hileko alokairuaren erdia izango da jasoko den diru-laguntza, komunitate gastuak eta etxebizitzaren eranskinetako  gastuak kontutan hartu barik. Gehienez ere, hileko 250 euroko laguntza emango zaio baldintza bete eta eskaria egingo duen gazte bakoitzari.

 

Bosgarren urtez banatuko dira diru-laguntza hauek, Totorikaguenak azaldu duenez. Iaz, baldintzak betetzen zituzten hori eskari onartu zituzten. Bidebarrietako kaleko udal bulegoetan eskuratu daitezke eskaria egiteko orriak,  eta urriaren 1etik 31ra bitartean aurkeztu daitezke eskabideak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!