Enpresa proiektuen lehiaketa abiatu dute

Anboto 2013ko ira. 10a, 11:27

V. Enpresa Proiektuen Lehiaketaren oinarriak eta deialdia zabaldu du udalak. Herrigunean enpresa berriak sortzea sustatzea du helburu lehiaketa horrek. Batez be,\" produktu, lan prozesu edo zerbitzuen arloan ideia berriak ekarriko dituzten enpresak\", diote. 6000 euroko saria jasoko du irabazleak

V. Enpresa Proiektuen Lehiaketaren oinarriak eta deialdia zabaldu du udalak. Herrigunean enpresa berriak sortzea sustatzea du helburu lehiaketa horrek. Batez be," produktu, lan prozesu edo zerbitzuen arloan ideia berriak ekarriko dituzten enpresak", diote. 6000 euroko saria jasoko du irabazleak.

 

Udal arduradunek azaldu dutenez, aberastasuna eta enplegua sortzen lagunduko duten enpresak sustatu gura ditu V. Enpresa Proiektuen Lehiaketak, edo Iurreako merkataritza birgaituko dutenak. Enpresa berriak sortzeko ekimena bultzatu gura dute eta "norberaren enpresa edo denda sortuz lanean hastea erabaki dutenei bidea erraztu". Herriguneko baldintzekin bat datorren enpresa-errealitatea sortuko duen ideia izango dute oinarri aurkeztutako proiektuek.

 

V. Enpresa Proiektuen Lehiaketaren oinarriak Bidebarrietako kaleko udal bulegoetan eskuratu daitezke. Proiektuak aurkezteko epea urriaren 30era arte dago zabalik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!