Berrerabiltzeko diren hondakinak jasotzeko ontzi berria jarri dute

Anboto 2013ko ira. 9a, 11:14

Arropa, oinetakoak, bestelako osagarriak edo etxeko tresnak, eta, aparailu elektriko eta elektronikoak utzi ahal izango dira kolore zuridun edukiontzi berri hauetan. Ontzi horiek arropak eta oinetakoak batzeko egon diren otzi berdeak ordezkatuko dituzte. Durangaldeko Amankomunazgoak, guztira, hamaika edukiontzi zuri jarri ditu

Arropa, oinetakoak, bestelako osagarriak edo etxeko tresnak, eta, aparailu elektriko eta elektronikoak utzi ahal izango dira kolore zuridun edukiontzi berri hauetan. Ontzi horiek arropak eta oinetakoak batzeko egon diren otzi berdeak ordezkatuko dituzte. Durangaldeko Amankomunazgoak, guztira, hamaika edukiontzi zuri jarri ditu.

 

Edukiontzi hauetako hondakinak berrerabiltzeko behar duten tratamendua ordainduko du Durangaldeko Amankomunagoak. Garbiker enpresak eroango du bilketa, eta berrerabiltzeko prestatze lanen ardura Koopera Ingurumena Bizkaia enpresak hartuko du. Bizkaiko Foru Aldundiagaz sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bitartez jarri ditu edukiontziok Amankomunazgoak.

 

Abadiño, Atxondo, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibarren jarri dituzte edukiontzi zuriak. "Hemendik aurrera arropak, oinetakoak, liburuak, eta, aparailu elektrikoak eta elektronikoak bertan  utzi ahal izango dira", azaldu du Oskar Zarrabeitia Durangaldeko Amankomuanzgoko presidenteak. Orain arte egon diren edukiontzi berdeen kopurua mantenduko dute herri bakoitzean, herritar kopuruaren arabera. Erizpide berdina jarraitu dute bilketaren frekuentzia onartzerako orduan: Abadiño, Iurreta eta Elorrion edukiontzi zuri bi jarri dituzte, eta bilketa astero egingo dute. Atxondo, Garai, Izurtza, Mañaria eta Zaldibarren, berriz, bat; bilketa hamabostero behin egingo dute herri horietan, Zaldibarren ezik. Astero egingo dute bilketa Zaldibarren.

 

Etxeko arropak. boltsak, gerrikoak, erremintak, margoak eta imitaziozko bitxiak ere utzi daitezke edukiontzi zuri horietan. Ebakitzeko edo ziztatzeko arriskua dute elementuak (artaziak, baxera, beiragintza, ganibetak edo kuterrak) ezin izango dira bertan utzi; ezta toxikoak edo arriskutsuak diren produktuak bez: garbitasunezkoak produktuak, disolbatzaileak, margoak...

 

Bilketa selektiboa

Edukiontzi zurian batutako hondakinak Estatu Espainiarrean dagoen lehenengo fabrika automatizatura eramango dira eta, bertan, berrerabiltzeko kudeaketa eroango dute. "Produktuak gero eta erabilgarriagoak badira hondakin gutxiago izango dugu. Gaur egungo gizartean \'erabili eta bota\' deritzen produktu gero eta gehiago daude, asko kontsumitzen dugulako. Baina, horri erantzun bat eman behar diogu eta kontsumo arduratsuaren aldeko apostua egin behar dugu", dio Zarrabeituak.

 

Berrerabilgarria den erropa, dagokion tratamendua igaro eta gero, Ekorropa dendetara eroango dute, ezaugarri eta kalitatea kontutan hartu ondoren.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!