Kofradien Batzordeak eratuta egun osoko jaia dute, domekan

Anboto 2013ko ira. 6a, 12:25

Iraileko bigarren domeka urteko diru kontuen berri emateko eguna izaten dute Iurretako kofradiek. Laixiarren elkartzen dira horretarako, eta hala egingo dute aurten ere. Gainera, Kofradien Batzar Orokorra egiteko egun hori, herritar asko batzen dituen jai egun bihurtu da urtetik urtera

Iraileko bigarren domeka urteko diru kontuen berri emateko eguna izaten dute Iurretako kofradiek. Laixiarren elkartzen dira horretarako, eta hala egingo dute aurten ere. Gainera, Kofradien Batzar Orokorra egiteko egun hori, herritar asko batzen dituen jai egun bihurtu da urtetik urtera.

 

Mezagaz hasiko dute XL. Kofradi Eguna. Ondoren, Kofradien Batzar Orokorra egingo dute gero herriko sei kofradiek: San Marko, Fauste, Santa Maña, Orozketa, Goiuri eta Iurreta; ekitaldi hori amaitzerakoan herriko dantzari eta bertsolarien txanda izango da. Mikel Deuna dantza taldeko dantzariak sanmigeletarako entseguekin hasiko dira horrela.

 

Bazkaria eta erromeria

Bakoitzak etxetik eroandako jatekoagaz eta edatekoagaz mahaia bete, eta anai arteko bazkaria egingo dute Laixiar zelaira bertaratuko diren iurretarrek. Arratsalderako ere prestatu du ekitaldirik Iurretako Kofradien Batzordeak. Umeentzako jolasak egongo dira, eta jai giroa berotzeko erromeria ere bai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!