500.000 euro bideratuko dituzte inbertsioetarako

Anboto 2013ko abu. 29a, 17:21
Aurrekontu-egonkortasun Legearen eraginez, udalek iazko soberakinak zorrak kitatzeko erabili beharko dituzte. Ekaineko foru-arau batek legea malgutu du.

Aurrekontu-egonkortasun Legearen eraginez, udalek iazko soberakinak  zorrak kitatzeko erabili beharko dituzte. Ekaineko foru-arau batek legea malgutu du.

 

“Bizia eman digu honek. Egin beharreko lanak ziren, eta diru hori barik ezingo genituzke egin”, adierazi du Iñaki Totorikaguena alkateak. Horretara, kreditu aldarazpen bi onartu dituzte, bata 200.000 eurokoa, zorraren zati bat amortizatzeko; eta bestea, 500.000 eurokoa, zazpi proiektu bultzatzeko: Orozketako ur-hornidura sarearen 2. fasea, Maspeko biribilgunea amaitzea eta kalea asfaltatzea, Arriandiko industriagunean espaloiak konpontzea, Mallabarrenan pertsona nagusientzako ariketa gunea egitea, Bidebarrietako lokalak egokitzea, Andaparape kalea margotzea, eta udal artxibo eta agiriak inbentariatzea, katalogatzea eta digitalizatzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!