117.000 euro utzi ditu Euromilioiak Iurretan

Anboto 2013ko uzt. 18a, 13:35
Martitzeneko zozketan saritutako zenbaki bat Dantzari auzuneko administrazioan saldu zuten

Martitzeneko zozketan saritutako zenbaki bat Dantzari auzuneko administrazioan saldu zuten.

 

Ikusmina sortu du Iurretan Euromilioiak. Herrian bateren batek irabazi duela bolo-bolo dabil. Martitzeneko zozketan saritutako zenbaki bat bertan saldu zen, eta 117.000 euro irabazi ditu zortedunak. Administrazioan esan dute ez dakitela nork irabazi duen, eta ez dute espero bertan agertuko denik, banketxean kobratu daiteke-eta. Aste honetako Euromilioia izan da, eta gaurtik aurrera kobratu beharko litzateke, gaur ere zozketa egon delako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!