'Zu ere dantzari' lanak iragarriko ditu jaiak

Anboto 2013ko uzt. 17a, 09:32

Antton Izagirre Bravo iurretarraren \'Zu ere dantzari\' izeneko kartelak iragarriko ditu aurten Sanmigelak

Antton Izagirre Bravo iurretarraren \'Zu ere dantzari\' izeneko kartelak iragarriko ditu aurten Sanmigelak.

 

Bederatzi lan aurkeztu dituzte, eta Jai Batzordeak egindako aurresailkapenaren ondoren, bost heldu dira finalera. Herritarren esku egon da azken erabakia. Ibarretxe kultur etxean daude kartelak ikusgai.

 

Jai Batzordeak iragarri du irailean aurkeztuko dutela aurtengo sanmigeletarako osotutako jai egitaraua. Bertan izango da  kartel egilea bera ere bai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!