Maiztegi herri eskolako jolastokiak berrizteko lanak hasiko dituzte barikuan

Anboto 2013ko uzt. 17a, 09:40

Aste bi inguru iraungo dute, eta 39.189 euro inbertituko dituzte lanetan

Aste bi inguru iraungo dute, eta 39.189 euro inbertituko dituzte lanetan.

 

Maiztegi herri eskolako kanpoko jolastokien asfaltoa konponduko du Iurretako Udalak; jolastoki horietatik jolasguneetarako pasabideak ere bai. Barikuan hasiko dituzten lanotan 39.189 euro inbertituko dituzte. Aste bi inguru luzatuko dira obrak.

 

Gaur egun, asfaltoagaz jarritako zoladura dago jolastokietan. Hala ere, Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez, urte asko dira zoladura hori jarri zela, eta gaur egun oso egoera txarrean dago. Beraz, berria jarri eta kolore tratamendua emango diote. Oinezkoentzako guneak ere seinaleztatuko dituzte.

 

Horrez gainera, jolasgunera doazen eskailerak ere kenduko dituzte, eta arrapala jarriko dute, “sarbidea erraztu eta traba arkitektonikoak kentzeko”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!