Santa Mañako jaiak ospatuko dituzte eguenean

Anboto 2013ko uzt. 15a, 09:00
Iurretako Santa Mañan jaiak ospatuko dituzte uztailaren 18an. 11:30ean, meza egongo da Santa Maña baselizan, eta ondoren, luncha eskainiko dute; tortilla eta karramarroak, esaterako

Iurretako Santa Mañan jaiak ospatuko dituzte uztailaren 18an. 11:30ean, meza egongo da Santa Maña baselizan, eta ondoren, luncha eskainiko dute; tortilla eta karramarroak, esaterako.

 

Tortilla txapelketa ere egingo dute: izen-emateak 10 euro balio du bikoteko. Igel txapelketa ere egingo dute. Ondoren, Amezketako eskolan briska txapelketa (18:00etan) eta umeentzako jolasak (18:30ean) egongo dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!