Lankidetza proiektuak laguntzeko deialdia

Anboto 2013ko uzt. 13a, 08:22

Garapenerako lankidetzarako proiektuetara bideratzeko 5.000 euro lotu ditu aurten udalak

Garapenerako lankidetzarako proiektuetara bideratzeko 5.000 euro lotu ditu aurten udalak.

 

Garapenerako lankidetzarako proiektuei ematen zaizkien dirulaguntzak jasotzeko aurtengo deialdia kaleratu du Iurretako Udalak. Uztailaren 19ra bitartean aurkeztu daitezke proposamenak udaletxean. Horretarako 5.000 euroko diru-atala lotu dute. 2014an gauzatzeko egitasmoak izango dute laguntza jasotzeko aukera, lankidetza eta gizarte sentsibilizazio proiektu zehatzek. Herrialderik behartsuenei laguntzeko ekimena da baldintza orriek dioten legez, “garapenaren bidean etengabe aurrera egin daien”.

 

Horretara, garapenerako bidean dauden herrietan garatutako proiektuak izan behar dira.

 

Garapen ekonomiko-soziala

Garapen ekonomiko-sozial orekatua sustatzea izan behar dute helburu egitasmoek edo honako arlo hauek jorratu: osasuna, hezkuntza, ongizatea, kultura, giza eskubideen sustapena edo norbanako zein taldekako askatasunak. Herritarren parte hartze demokratikoa bultzatzeaz gainera, guztien onurarako egitasmoa izan behar du, arraza, erlijio edota sexua kontutan hartu gabe. Herriaren ingurugiroa eta idiosinkrasia errespetatu beharko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!