Edaria, goxokiak eta sardinak San Kristobal egunez

Anboto 2013ko uztailaren 7a

San Kristobal jaiak ospatuko dituzte egunotan Arriandin. Ohiturari eutsiz, sardinak, goxokiak eta edariak banatuko dituzte San Kristobal egunez, eguaztenean. Aurretik, meza izango da Azkorran 19:00etan

San Kristobal jaiak ospatuko dituzte egunotan Arriandin. Ohiturari eutsiz, sardinak, goxokiak eta edariak banatuko dituzte San Kristobal egunez, eguaztenean. Aurretik, meza izango da Azkorran 19:00etan.

 

Zapatuan, berriz, uztailaren 13, afaltzeko elkartuko dira auzokoak, 21:00etan. Aurretik, asto probak ikusteko aukera ere egongo da Amezketako eskola inguruan; 18:00etan hasiko dira.

 

Azaleko minbiziari buruz

Bestalde, Minbiziaren Aurkako Elkartearen eskutik, eguzkitik babestu eta azaleko minbiziari aurre hartzeko informazioa emango dute, uztailaren 18an. Dantzari plazan izango dira 10:00etatik aurrera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!