Langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioari eutsiko diote

Anboto 2013ko uzt. 3a, 08:45

Euskal erakunde publikoetako langileen lan baldintzak arautzen dituen akordioaren indarraldiari (Udalhitz 2008-2011) eusteko ituna onartu du udalbatzarrak. EAJk eta PSE-EEk egin dute alde; BIldu eta PP abstenidu egin dira

Euskal erakunde publikoetako langileen lan baldintzak arautzen dituen akordioaren indarraldiari (Udalhitz 2008-2011) eusteko ituna onartu du udalbatzarrak. EAJk eta PSE-EEk egin dute alde; BIldu eta PP abstenidu egin dira.

 

Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez, uztailaren 8an indarrean egongo den hitzarmenaren aurreraeragina geldiaraztea lortu gura izan dute, langileentzat "premiaduna" zena. PSE-EEk gogoratu du Eudeletik udal guztietara zabaldu den proposamena dela: "Gero dekretazoa etorri leike, etortzen direlako, baina, saiakera egitea ez dago txarto".

 

Bilduren berbetan, "ez da txarra akordio batera heltzea. Baina, ordezkari sindikalakesan legez, akordio guztien berrikuspena behar da. Akordio puntualak partxeak baino ez dira". Horien eraginkortasuna zalantzan jarri du Bilduk: "Madriletik etorritako dekretu batek dena bertan behera laga leike". PSE-EEk ere adierazi du udalari jagokozen beste puntuak lantzea falta dela.

 

Ildo horretan Iñaki Totorikaguenak onartu du badaudela beste gai batzuk denbora gehiagogaz landu daitezkeenak: "Egia da estatu mailako erabakiak etorri daitezkeela, baina, horrek derrigorrez betebeharrekoak dira. Zoriotxarrez ez dogu ezer egiterik, bete egin behar dira".

 

PPk dio akordio berri batera heltzeko denpora egon dela, egoera ekonomiko eta soziala desberdina dela nabarmenduz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!